Daukaguna beste inork ez daukalako

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

?Mugimenduaren oiartzuna?

Idoia Telleria Maritxalar

Zer sortu dezake zaldian ibiltzea gustatzen zaion psikologo batek? Agian zaldi-terapia aniztasun psikikoa dutenentzat. Zer gertatuko litzateke mendizalea den ikus-entzunezko aditu batek bere lan eremu propioa sortuz gero? Zer gertatzen da Euskal Herrian bizi den argentinar batek, diasporari gure lurraldean turismo sostengarria eskaintzen dionean? 

Egoera guzti hauetan, geure ezaugarriek balio handia dute lan intersekzio gune batean. Hainbat ikuspuntu, gogo eta ezagutzak proiektu aberasgarriagoa bihurtzen dute. Bal­dintza pertsonalek gure lana berezi egiten dute, bakarra izatea egiten dute. Ezaugarri horiek lan-hutsuneak antzematen dituzte.

Abiadura handian bizi gara. Eta ez ditugu hartzen behar ditugun uneak hausnartzeko eta gure inguruan da­goena begiratzeko. Guk ikusten duguna, agian, beste batek ez du ikusten, edo seguruenik, beste modu batean.  Gure aukerak desberdintasun eta al­da­­ketetan daude.

Ausardia eta bultzada batekin, guk emateko daukagunarekin batera gure lan-espazio propioa bilatu, aukerak hartu eta gureak egin ditzakegu. Dau­kaguna beste inork ez daukalako.

Patxi Ibarguren Etxeberria
Euskal diasporari begira ibilbide sortzailea
www.ehtrip.eus

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28
20120 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!