Kirol Sarietan bozka emateko, hamar egun

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Dagoeneko eman du aditzera Hernaniko Udalak, zein izango diren hautagaiak, 2018-2019 den­­boraldiko Hernaniko Kirol Sa­ri­ak jasotzeko. Eta aurten, bost hautagai izendatu dituzte, hiru sarietarako.

Emakumezkoen Kirol Saria jasotzeko bi hautagaiak dira, Alaz­ne Egiazabal arraunlaria eta Maider Altuna belar hockey jokalaria. Egiazabalek, 11 bandera lortu ditu, Pasai San Jua­neko Batelerak traineruarekin; horietako zortzi titular be­zala, eta beste hiru ordezko gisa. Eta Altuna, izan zen iaz Iber­drola Li­ga­ko txapeldun, Final Fourre­ko jo­­kalari onena eta gol gehien sartu zituena, eta Liga­ko bigarren jokalari onena (entrena­tzaileek bozkatuta).

Gizonezkoen Kirol Sarian, berriz, Aitor Urkia atleta eta Ai­tor Gorrotxategi pelotaria dira hautagai. Urkiak, Eus­ka­diko junior mailako errekorra bota zuen maiatzean, bigarren dago Espainia mailan, eta bi aldiz aritu da nazioartean le­hia­tzen: Portugaleko Nazioar­te­ko Topa­ke­tan; eta Tam­pe­reko junior mai­lako Munduko Txa­pelketan, Finlandian.

Eta azkenik, Kirol Ibilbi­de­a­­ri Saria jasotzeko, bakarra da hautagaia: Jose Manuel Otxo­torena ereñotzuarra, futboleko atezain ohia eta entrenatzailea. Real Madrid, Valencia, Te­nerife, Logroñes eta Racing tal­deetan, eta Espainiako selekzioan jo­ka­tu zuen Otxoto­re­nak; eta  ge­rora, atezainen entrena­tzaile izan da, Valencian, Li­ver­poolen eta Espainiako selekzioan. Bere palmaresean dauz­ka, Espainiako hiru liga eta kopa bat, UEFAko bi kopa, eta 1989ko ligan gol gutxien jaso zi­tuen atezainari Zamora Saria.


Bozkatzeko aukera, ekainaren 4ra arte

Hernaniko kirol elkarteek proposatu dituzte bost hautaga­iak, eta orain, herritarrek aukeratuko dute, horien artean, zeini emango dizkioten hiru sariak. Dagoeneko zabalik dago boz­ka­­­tzeko epea: ekainaren 4an bu­katuko da, egu­er­diko 12:00etan. 16 urtetik gorakoek bozkatu de­za­kete, hiru bide hauetatik: kirola.hernani.eus web orrian, kiroldegi­an, edota Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!