Euskadikoa gaur Sestaon, txapeldun hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondoren, Euskadikoaren bila joango dira gaur, Sestaora, Her­naniko neska infantilak: Maddi Iriondo, Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea.

Probintziako txapeldun gisa, Gipuzkoa ordezkatuko du hirukoteak. Bizkaiaren kontra jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan.


Garazi Urdangarinek, semifinala Oiartzunen

Oiartzunen ariko da, bestalde, Garazi Urdangarin hernaniarra. Oiartzungo Txapelketa jokatzen ari da, Aiako Nahia Eizmen­di­re­kin batera, eta semifinaletan dira dagoeneko. Gaur jokatuko dute, finalerako pasearen bila, arratsaldeko 16:00etan. Kon­tra­rioak, atzoko partiduen ondoren ziren jakitekoak. Litekeena da, Larrarte eta Karrera izatea.

Bihar, berriz, Euskal Herri­ko trinkete txapelketan ariko dira, Hernaniko neska jubenilak. Adurtzaren kontra jokatuko dute, Irurako Ametsa trinketean, 11:00etan hasita.


Amaia Irazustabarrenak ezin, Frantziako Saubriguesen

Astean zehar jokatu du Amaia Irazustabarrenak, beste torneo bat. Espainiako selekzioak deituta, Maider Mendizabalekin aritu da, Frantziako Saubrigues herrian, 30 metroko frontoiko txapelketa jokatzen. Baina ezin izan dute beraien maila onena eman, Mundialetik ez baitute jokatu modalitate horretan; eta bi partiduak galdu dituzte, Fran­tzia eta Kubaren kontra.

Eta azkenik, Anoetako jaietako txapelketan ere ari dira bi bikote hernaniar, bigarren mai­lan. Aurreko astean, bina partidu jokatu zituzten: Eli Gutie­rrezek eta Eider Otaegik, galdu egin zuten Amaia eta Elenaren kontra (12-22); Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek irabazi Nahia eta Enarari (16-15); eta hernaniarren artekoan, Balerdi eta Urdangarin nagusitu ziren (23-13). Emaitzak ezberdinak dira beti, partiduak jokatzen dire­la­ko 20 minutu edo 30 tantora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!