Maiatzaren 12an marka jarri bazuten Usurbilen, 3.800 kiloko Harri Handiarekin, Emarriko 22 emakumeek, haundia egin zuen taldeko zortzikote batek, joan den igandean, Perurenan.
Zamalbide auzoko eta Astigarragako Bentetako San Isidro jaietan atera ziren plazara, Perurenako probalekura, 600 kiloko harriarekin; eta horrekin ere, marka ederra jarri zuten: 31 plaza eta erdi osatu zituen zortzikoteak.
Zenbait astigartar ere izan ziren, tiralarien artean.