Aurrerapauso haundia eman zuen ostegunean, Aritz Zubiri goizuetarrak, Promozio Txapelketako ligaxkan. Berak eta Azpirozek, 35-8 irabazi zieten, Goikoetxea V eta Aizpuru IIIri, eta horrekin, B multzoko buru-buruan jarri dira, sei punturekin, Aldabe eta Larrañagarekin berdinduta, bukatzeko partidu bakarra falta zaienean.
Eta hain justu, gaur jokatuko dute azkeneko hori, bi bikote liderrek elkarren kontra. Galarretan izanen da, 16:00etan hasiko den jaialdian, hirugarren partiduan.
Gaur irabazita, beraz, semifinaletan izanen da Zubiri, ziur. Galduz gero, berriz, gaur lortutako puntuen eta multzoko beste partiduko emaitzaren araberakoa izanen da, sailkatzeko aukera. Biderik zuzenena, behintzat, osteguneko partidu bikaina errepikatzea da.