Aurreko larunbatean eman zion hasiera ofiziala, Iskibi kanpinak, udako denboraldiari. Aurten, gainera, berrikuntza esanguratsu bat dago, nagusiz aldatu baita. Hori dela eta, hamaiketakoa eskaini zuten; aitzaki ezin hobea, eguraldi txarrari aurre egiteko.