Kirol inklusiboen sentsibilizazio saioa, datorren asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Inklusiorako urratsak ematen egitasmoaren barruan, zenbait ekintza antolatu ditu Hernani Errugbi Elkarteak, aste hauetan. Atzo izan zen aurrenekoa, Telmo Irureta aktoreak Kixkal tabernan eskaini zuen monologoa; eta beste bi ekintza ere badaude aurreikusita.

Horrela, datorren asteazkenean, kirol inklusiboen sentsibilizazio saioa egingo dute, Tilo­setan. Arratsaldeko 18:00etan hasita, bertan izango dira Gi­puzkoa mailan kirol inklusiboaren arloan lanean ari diren zenbait talde. Postu ezberdinak jarriko dituzte, «herritar guzti­ek elkarren artean jolasteko au­ke­ra izan dezaten».

Eta ekainaren 8an, azkenik, jokatuko dute Errugbi Inklu­si­bo Txapelketa, hirugarrenez. Aurreratu dutenez, euskal taldeez gain, Estatutik ere etorriko dira, zenbait talde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!