Euskadiko Jokoak infantilek, eta Gipuzkoako semifinala jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Gipuzkoako Liga irabazi zuten aurreko asteburuan, Hernaniko Boleibol Taldeko neska infantilek, hiru egunetan hiru partidu jokatu eta irabazita. Eta Gipuz­koako txapeldun bezala, Eus­ka­diko Jokoetan ariko dira gaur, Arabako eta Bizkaiako txapeldu­nekin batera. Sestaon izango da hori, La Benedicta kiroldegian, eta hernaniarrek, helburu dute «ahalik eta jokorik onena egitea; horrekin, ziur emaitza onak ere etorriko direla», nabarmen­du dute taldetik.

Arabako txapeldunaren kon­tra ariko dira aurrena, goizeko 10:30etan hasita. Eta segidan, Bizkaiako txapeldunari egingo diote aurre, 11:30etan.


Jubenilen finalak eta sariak, Pio Baroja kiroldegian bihar

Neska jubenilek ere, zita ga­rran­tzitsua daukate asteburu ho­ne­tan. Izan ere, Gipuzkoako Liga­ren azken fasea jokatuko dute, bihar, Donostiako Pio Baroja ki­roldegian. Aurrena, semifinala jokatuko du­­te, 09:30etan hasita, Zarauzko Lizardiren kontra. Ira­bazita, finalean ari­ko dira; eta bestela, hirugarren posturako lehian ariko dira. Bihar bertan izango dira bi partidu horiek, 11:30etan.

Eta finalen ondoren, denboraldi osoan egindako la­naren sa­ria, bihar jasoko dute, Her­na­niko talde guztiek. Sari banake­ta eki­taldia egingo dute Pio Ba­rojan bertan, eta maila guztietako talde one­nei egingo diete errekonozimendua.

Hernaniarren kasuan, posible da hiru taldeek jasotzea sa­ri bana: neska infantilek, urrezko domina jasoko dute; neska ka­de­teek, zilarrezkoa; eta neska ju­benilek, domina bat lortzeko au­kera dute bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!