Gizarte Zerbitzuen laguntzak, martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Deialdia argitaratu du Astigarragako Udalak, Gizarte Zerbitzuetako bi dirulaguntza lerrotan: Gizarte Zerbitzuen arloan 2019an garatuko diren jarduera, proiektu eta programentzako dirulaguntzak; eta garatze bidean diren herriekiko lankidetza programarako deialdia. Bietan, hilabeteko epea dago, gaurtik hasita, eskaerak aurkezteko, udaletxeko erregistroan edo telematikoki, www.astigarraga.eus web orrian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!