Hilabetea ondo bukatzeko, saio bikoitza antolatu du Norberto Almandoz musika eskolak, datorren ostiralean, maiatzaren 31n. Bi gitarra entzunaldi eskainiko dituzte, musika eskolako areto nagusian, ikasleek.
Aurrena, gitarrako ikasle gaztetxoenen txanda izango da, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dute, beraien entzunaldia. Eta haien ondoren, 20:00etatik aurrera, gitarrako ikasle helduenek joko dute.