Zazpiko errugbiko Europako Txapelketa jokatuko du Hernanik, asteburu honetan, Errusian. Ligaxkako hiru partiduak jokatuko dituzte gaur: Txekiako Duklaren kontra 10:20etan; Errusiako WA Moscowren kontra 12:40etan; eta Suediako Södertäljerekin kontra 16:00etan. Lau taldeko hiru multzo daude: final laurdenetara pasako dira aurreneko biak, eta hirugarren sailkatutakoetatik bi onenak.
Igone Martin hernaniarra ere Errusian lehiatuko da, Euskadiko selekzioarekin.