Espainiako Llaut Txapelketan gaur eta bihar, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Asteburu honetan jokatuko da, Benidormen (Valentzia), Espai­niako Llaut Txapelketa. Eta ber­tan izango da, Hernani Arraun Elkarteko talde bat ere: neska absolutuek hartuko dute parte.

Gaurkoan, sailkatze estropada izango dute hernaniarrek, beste zortzi ontzirekin batera: Real Club Mediterráneo, Club de Rem Badalona, CD Univer­si­tario Polideportivo de Valencia, Club Náutico Campello, Club Náu­tico de Benidorm, Club Náu­tico Santa Pola, Real Club de Regatas de Alicante, eta Secció Esportiva Universidad d?Alacant.

Hortaz, euskal talde bakarra izango da hernaniarrena. Bai­na ez neska absolutuetan bakarrik; gainerako kategorietan ere, eus­kal ordezkari bakarra izango da Hernani.


Semifinalak eta finalak, bihar

Hiru txandatan ariko dira gaur, eta onenak, semifinaletara pa­sako dira. Bihar izango dira bi semifinalak, aurrena; eta bi fina­lak, ondoren: final haundia eta kontsolaziokoa.

Arraun elkarteak nabarmen­­du du, «gogor» entrenatu dutela neska absolutuek, zita honetara begira; eta «ilusioarekin eta dena emateko prest» joan direla Benidormera.

Duela bi urte ere hartu zu­ten parte Espainiako Llaut Txa­pelke­tan, Hernaniko neska abso­lutuek; eta emaitza bikaina lortu zuten: hirugarren postuan bu­katu zuten. Hortaz, orain ere onenen artean egon nahi dute, final haundira sailkatu eta garaipena lehiatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!