Euskadiko Trenbide Sareak jakinarazi du, astelehenean itxiko dutela trenbideko pasabidea, behin betiko, Ergobian. Horren ordez, oinezkoek erabili beharko dute behin behineko pasabidea, ondoan jarri dutena. Astelehenean bertan irekiko dute.
Trafikoa, berriz, Martutenera desbideratuko dute, eta handik sartu beharko dute autoek, Okendotegi bidera iristeko.
Aldaketa horiek mantenduko dira, Ergobian behin betiko gainaldeko pasabidearen lanak bukatu arte. 2020ko udaberrian izango da hori, aurreikuspenak betetzen badira.