Euskararen transmisioa familia giroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Aiurri. Herrigune gehienetan ekimen interesgarriak daude. An­doainen, esaterako, Bidaide ize­neko ekimena sustatzen ari dira, emaitza bikainekin. 


Familia giroan euskararen transmisioa bermatzeko zein baliabide eskaintzen dituzue?

Ainara Loiarte: Familiei dagokienez, Bidaide izeneko programa garatzen ari gara. Min­tzalaguna egitasmoaren adar bat dela esango genuke.

Olatz Peñagarikano: 2012tik ho­na ekimen ezberdinak abian jarri dira, urteen poderioz doituz joan direnak. Hasiera batean jolasa euskaraz sustatzea zen helburua. Gerora, ekimenak aberastuz joan dira. Ur­te­an zehar hainbat ekintza antolatzen genituen, eta parte har­tzen hasi zen kopurua igotzen hasi zen. Bidaide izenarekin eza­guna da ekimena, une ho­ne­tan. Ipuin kontaketa saioak, dantza ikastaroak, sukaldari tailerrak, jolas kooperatiboak... ikasturtean zehar dozena erdi bat jarduera antolatzen ditugu.


Erabat euskalduna ez den familiaren kasuan, egunerokoan euskara erabiltzen hasteko zein aholku emango zenioke?

Olatz Peñagarikano: Kasuan kasu aztertu beharko litzateke. Gurasoetako bat euskalduna bada saia daitezela haurrarekin beti euskaraz egiten. Eta euren arteko harremana ere euskarazkoa izaten ahalegindu daitezela. Bestela haurrak euskara eskolako eta gauza akademikoetarako dela barneratuko du. Aisialdia erdararekin lotzera joko du.

Ainara Loiarte:  Familia horien kasuan, euskara aisialdiarekin uztartzea lortu behar da. Es­perientzia dibertigarriak euskaraz egiteko aukera ematea ezinbestekoa da.

NOLA LAGUNDU?
Tokian tokiko euskara 
lansailetan euskararen 
erabilera sustatzeko 
informazioa aurki daiteke. Egunerokoan, bestalde, 
guraso euskaldunek 
euskararen bidean direnei laguntza eskaini behar diete. Ez da lan handia, eta 
eskaintzen den laguntza 
euskaldun berriari oso 
baliagarria izango zaio.


Zein erreferentzia aipagarri ezagutzen dituzue, Euskal Herrian barrena?

Olatz Peñagarikano: Herrietan euskararen erabilera sustatzeko geroz eta ekimen gehiago daude, eta hori pozgarria da. Errenterian, adibidez, 'Familia jolasean' egitasmoa martxan dago. Astean behin euskara eta jolasa uztartzeko hitzordua du­te, ordu eta erdikoa. Be­gi­raleen laguntzaz, ekimen ez­berdinak egiten dituzte. Ge­txon, adibidez, 'Olgetan euskaraz' ekimena ezaguna da.

Ainara Loiarte: AEK erakundeak, bestalde, 'Familiak euskaraz' izeneko egitasmoa antolatzen du. Gurasoak eta familiak barnetegian izaten dira, euskara ikasten ari den guraso hori gehienbat euskaraz inguratuta bizi dadin. Hizkuntza ohiturak aldatzeko garaian eraginkorra izan daiteke.


Euskara ikasten ari diren guraso asko dago. Euskal jendartea jabetzen al da guraso horien esfortzuaz?

Olatz Peñagarikano: Esfortzu handia egiten dute, bai. Bes­tal­de, kalean askotan euskaraz ba­dakien jendea gazteleraz hitz egiten ikusten dugu. Eus­karara murgiltzeko ahalegina egiten ari den horri ez zaio behar adina aitortza egiten, ez. Euskara ikasten ari den horrekin solasean ari garenean, eus­kaldunok erosotasunagatik gaztelerara jo ohi dugu. So­lasaldi horietan euskara lehenesteko esfortzua egin beharko genuke.

Ainara Loiarte: Euskaldunei pazientzia eskatuko nieke. Ikas­ten ari den pertsona ho­rrek ikasitakoa praktikan jar-tzen ez badu, ez du erabilerarako pausua emango. Eta pauso hori ematea oso garrantzitsua da. Mintzalaguna bezalako pro­­grama horrexegatik da in­teresgarria, bi edo hiru pertsona elkartu eta beraien artean ohiturak aldatzen hasteko gil-tza delako.

«Esperientzia dibertigarriak euskaraz egiteko aukera ematea ezinbestekoa da»


Euskararen bidean dagoenari laguntza eman behar zaio, ezinbestean. Lehen hitza euskaraz eginez, edo asmatzen ez duen kasuan esaldia amaitzen lagunduz.

Ainara Loiarte: Bai, eta zerbait gaizki esaten badu, bromarik ez egitea. Hortik jarraitzea lor­tu behar baitugu, azkenean ho­betzen joateko euskaraz ari-tzea besterik ez baitago. Arian arian, lotsa galdu eta aurrera jarraitu beharra dago.

Olatz Peñagarikano: Ikasten ari direnekin enpatia garatzen ari garela esango nuke, baina asko kosta zaigu besteen le­kuan jartzea eta aukera horiek ematea.


Euskaraldia zenbateraino izan da garrantzitsua?

Olatz Peñagarikano: Euska­ral­diak buruan ez genuen hausnarketa egitera eraman gaitu. Ohituraz, gazteleraz hitz egiten genion jendeari. Edo lehen hitza gazteleraz eginda gazteleraz jarraitzen genuen. Eus­karaldia iraganeko ohiturak aldatzen joateko eta barne hausnarketa sakona egiten has­teko baliagarria izan zen. Horrelako ekimenak beharrezkoak dira.


Nola murgildu daiteke familia erdaldun bat euskalduntze prozesuan?

Olatz Peñagarikano: Jendea euskaraz agurtuz has daitezke, eta haurraren irakaskuntza prozesuan inplikatuz. Haurrak gurasoen interes hori esker-tzen duela esango nuke. Ume­ak marrazki bizidunak ikusten baditu, pasiboki bada ere, ga­koa euskara pixkanaka egunerokoan sartzen hastea da.

Ainara Loiarte: Dakiten gutxi hori erabiltzen has daitezela, eta hortik aurrera erabilera are­agotuz joan daitezela. Bes­teak beste, denboran zehar ikas­ten doazen hitzak eta esaldiak erabiliz.


Eguneroko kasuetara itzul gaitezen. Nola lagundu familia bati eskolan, parkean?

Ainara Loiarte: Guraso euskaldunen jarrera garrantzitsua da, gehienbat ikasten ari den pertsona horri lehen hitza euskaraz egiteko garaian. Hori eginda, pixkanaka hizkuntza ohi­turak aldatuz joan dira.

Olatz Peñagarikano: Garran­tzitsua da haurrek gurasoak ko­herentziaz jokatzen ikustea. Hau­rrari euskaraz egiteaz gain, haurrak bere gurasoak in­gurukoekin euskaraz hitz egi­ten ikusi behar ditu. Hau­rrak inkoherentzia horiez oso kontziente baitira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!