Eskolen arteko topaketak 20 urte beteko ditu gaur eta Goizuetan ospatuko du aurten festa

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

HAUR, guraso eta eskolen arteko topaketak 20garren urte­urre­­na beteko du gaur Goi­zu­etan. Aresoren lekukoa hartu du Goizuetak eta topaketaren hel­­burua, festa giroan, berdintasunean eta errespetuan oi­na­­­rritutako harremanak lan­tzea da.  Goizueta, Areso, Ara­no, Ezkurra eta Leitzako haur, gu­raso eta irakasleak jai giroan elkartzen dira urtero ezagutu eta ongi pasatzeko. 

11:00etan hasiko dute topaketa, trikitilariek girotutako kale­jirarekin. 11:30ean jokoak eta tailerrak izanen dituzte eta 13:30ean topaketarako prestaturiko dantza eta abestia plazaratuko dituzte. 14:00etan bazkal­tzeko bilduko dira eta ondotik Aralar musika eskolako ikasleen eskutik, dantzarako tartea izanen dute. 16:30ean jokoak eta tailerrak berrartuko dituzte. 17:30ean txokolatea eta bizko­txoa hartuta, topaketa agurtzeko abestia jarriko dute. 


XX. HAUR, GURASO ETA ESKOLEN ARTEKO TOPAKETAK


GAUR

11:00: Ongietorria plazan kalejira trikitilariekin.

11:30: Jokoak eta tailerrak.

13:30: Topaketako dantza eta abestia.

14:00: Bazkaria (Paella+edaria+pastak).

Ondoren: Dantzaldia-Aralar musika eskolako ikasleak alaiturik.

16:30: Jokoak eta tailerrak.

17:30: Merienda (Txokolatea+bizko­txoa).

18:30: Amaiera Topaketako abestiarekin agurra.



ABESTIA

Bost herri eta hiru eskola

Gora gure topaketa! 

Zer ote da? Zer orte da?

Lagun berriak sortzea

Zer ote da? Zer orte da?

Denan artean jolastea

Panparabarabarabarai

Panparabarabarabarai


Etxetik gelara, gelatik herrira

Herritik zonaldera

Zer ote da? Zer orte da?

Lagun berriak sortzea

Zer ote da? Zer orte da?

Denan artean jolastea

Aurten giroa Goizuetan... zatozte...

Jolas eta dantza nahikoa...

Zatozte, zatozte, zatozte, zatozte...

Panparabarabarabarai

Panparabarabarabarai


Ezkurra, Areso eta Leitza

Arano eta Goizueta

Etxetik gelara, gelatik herrira

Herritik zonaldera

Zer ote da? Zer orte da?

Lagun berriak sortzea

Aurten giroa Goizuetan... zatozte...

Jolas eta dantza nahikoa...

Zatozte, zatozte, zatozte, zatozte...

Panparabarabarabarai

Panparabarabarabarai

Bapaparai, baparai

Topaketara!!!!

Topaketara A A A!

Topaketara A A A!


Doinua: La felicidad (Izaro)
Letra: Ainara Narbarte
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!