Kontzertu berezia eskainiko du gaur, Aiztondo abesbatzak, Hernaniko Kantuzekin eta Orioko Salatxorekin. Donostiako San Bizente elizan abestuko dute, arratsaldeko 20:30etan hasita; eta elkarrekin, Gabriel Fauré konpositore frantziarraren Réquiem obra eskainiko dute, besteak beste. Igor Arroyo zuzendariaren gidaritzapean ariko dira hiru abesbatzak, eta kontzertuan lagun izango dituzte, Josean Pascual organo-jolea, Maddalen Pradera sopranoa, eta Jose Javier Etxeberria, baritonoarekin. Réquiem obraz gainera, eskainiko dituzte Fauréren beraren Cantique de Jean Racine, Aita Donostiaren In Paradisum, eta Charles Gounod frantziarraren Septième Parole.