?Lluvia fina? liburuari buruz, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Etzi egingo dute, astelehenarekin, maiatzeko literatur solasaldia, gaztelaniaz. Arratsaldeko 19:30etan izango da, liburutegian, eta Luis Landeroren Lluvia fina liburuari buruz ariko dira, aurtengo otsailean argitaratua. Denbora luzez harremanik ez izan ondoren, Gabrielek bere arrebei dei egin die, familia osoa elkartzeko, amaren 80garren urtebetetzea ospatzeko; eta bide batez, haien arteko gorrotoak konpontzeko. Dei horien bitartez, bakoitzaren bizitza ezagutzera emango du Landerok, eta guztien artean, familiarena, umetatik gaur egunera. Jorge Carrerok gidatuko du literatur solasaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!