Ate irekiak datorren astean, gaztetxo zein gurasoentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Laster, ekainetik aurrera, au­kera izango dute Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko, orain Lehen Hezkuntzako seigarren mai­lan dauden gaztetxoek, 2007 urtean jaiotakoek. Eta zerbitzua ezagutu dezaten, ate irekiak an­tolatu dituzte Gaztelekuan, da­to­rren astean, gaztetxo horien­tzat eta haien gurasoentzat.

Gaztetxoen kasuan, bisita bat antolatu dute asteartean, 18:00etatik 20:00etara, barrutik ezagutu dezaten Gaztelekua, ekainean ekintzetan parte har­tzen hasteko. Udako programa­zioan ere, parte hartu ahal izango dute haiek.

Gurasoentzako, bilerak

Gaztetxo horien gurasoen ka­su­an, bi bilera antolatu dituzte asteazkenean: aurrenekoa euskeraz, 18:00etan; eta bigarrena gazteleraz, 19:00etan. Ezagu­tze­­ra emango diete, beraien seme-ala­bek erabiliko duten zerbitzua eta bere funtzionamendua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!