Udaberri giroan izeneko jaialdia egin zuten aurreko larunbatean, Sagardoetxeak antolatuta. Eta Black & White emanaldia eskaini zuten Astigarragako antzerki eskolako, Norberto Almandoz musika eskolako eta Astigar dantza taldeko ikasleek. Udaberriko girorik ez zuten izan, eguraldi petrala baizik; baina berdin-berdin, saio berezia eskaini zuten, Herri Eskolako patioan babestuta.