Azkeneko ornitologia ibilaldia, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Maiatzeko larunbat guztietan bezala, ornitologia ibilaldia egin­­go dute gaur, Itsas Enara Orni­tologia Elkarteak eta Hari­tzal­de Naturzaleen Elkarteak antolatuta. Eta azkenekoa izango da gaur­koa: Santiomendiko ermi­taren aparkalekutik abiatuko di­­ra, goizeko 09:00etan, bi or­du­ko ibi­laldia egiteko.

Bi ordu horietan, ezagutuko dituzte Astigarragan ikusi daitezkeen hegazti motak, haien izenak eta ohiturak. Adin guzti­etako herritarrei zuzendutako ekintza da; hori bai, haurrek heldu batekin joan beharko dute. Ez zegoen aurrez apuntatu be­harrik, nahikoa da bertara azal­tzea. Etxean prismatikoak dauz­katenei, eramatea gomendatu diete, hegaztiak ikusteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!