Mekanika ikastaroa, doan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Saio praktikoa antolatu dute datorren asteazkenean, Astiga­rragako AEK euskaltegiak eta Udaleko Euskara Sailak, Zilegi Eskolen barruan. Izan ere, me­kanika ikastaroa eskainiko du Iñigo Mota mekanikariak, arra­tsaldeko 19:00etatik aurrera, AEKren lokalean.

Ikastaro horretan, autoaren mantentzea nola egin erakutsi­ko du Motak, eta azalduko du, matxura jakin baten aurrean nola jo­katu.

Izenematea doan, emailez edo kultur etxean

Doakoa izango da ikastaroa, bai­na ize­na eman behar da aldez aurretik: kultur etxean; edota emailez, zilegieskola@aek.eus hel­bidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!