Hernanin bizi da Kontxita Beitia andereñoa, Elbira Zipitriaren ikasle izandakoa, eta haren memoria eta lana gordetzeko parte hartu du Maider Oleaga zinema zuzendariak Zipitriari buruz egin duen dokumentalean: Muga deitzen da pausoa. Atzo bertan estreinatu zen Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Hori horrela, festa giroa jarri asmoz, kalejira egingo da gaur, eguerdiko 12:00etan Elbira Zipitria bizi zen etxe ataritik abiatuta (Donostiako Antigua auzoan). Zipitriaren ikasle izandako txistulariak ere izango dira, Jose Inazio Ansorenak zuzenduta.