Herri Eskolako haundienak bertsotan, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Datorren asteazkenean jarri dute urteroko zita, Astigarra­ga­ko Herri Eskolako haundienek. Izan ere, haurren bertso jaialdia antolatu dute, kiroldegian, eta ikastolako 5garren eta 6ga­rren mailako ikasleak ariko di­ra kantuan, kantxatik. Arra­tsal­deko 17:00etan hasita, banaka edo taldeka pasako dira mikrofonoaren aurretik, beraien ber­tso onenak botatzera.

Gu ere bertsotan ekimenaren parte da jaialdia, Astiga­rragako Udalak sustatu duena; eta Unai Muñoa bertsolariak gidatuko du saioa.

Herritar guztiak daude gonbidatuta, saioaz gozatzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!