Familian elkartu eta Buruarinak egiteko tailerrak antolatu ditu Kaxko elkarteak.
Tailerrak ekainaren 5, 12 eta 19an egingo dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etarako tartean, Biteri kultur etxean. Talde bakoitzean gehienez 20 haurrentzako izango da tokia, eta haur bakoitzak heldu batek lagunduta hartu beharko du parte.
Tailerretan parte hartzea doan izango da, baina aurretik izena eman behar da, ipuitantai@gmail.com helbide elektronikoan edota 722 680 828 telefonoan.