Oinarrizko Lanbide Heziketan, konpetentzia berriak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Proiektu pilotua jarriko du martxan Gizarte Berrikuntzako LHII, Hernani Lanbide Heziketa ikastetxeak: Oinarrizko Lan­bi­de Heziketako bi zikloak, bi ur­tetan egin beharrean, hiru ur­tetan egiteko aukera emango du. EAEn ikastetxe bakarra izan­go da aukera hori emango du­ena. Or­du kopuru bera mantenduko da, baina lasaiago ika­si ahal izango da, eta konpetentzia teknikoez gain, bestelako gaitasunak ere landu ahal izango dira.


Porrotaren aurkako metodoa

Gaur egun, bi urtetan 2.000 ordu klase ematen dira, Oi­na­rrizko Lanbide Heziketako zi­klo­etan. Datorren ikasturtetik aurrera, berriz, ordu kopuru bera mantenduko da, baina hiru urtetan banatuta. 

Horrela, astean 30 ordu mo­dulu teknikoetara bideratuko dira, eta beste 10, bestelako kon­­petentzia edo gaitasunak lan­tzera: trebetasun sozialetara; hiz­kuntzetarako, zientzietarako edo bestelakoetarako errefortzuetara; kirol ekintzetara; lan ohiturak lantzera; banakako tutoretzetara; talde-lanetara...

Oinarrizko Lanbide Hezi­ke­ta egiten duten ikasleek dauzkaten beharrak identifikatu di­tuz­te Hernani Lanbide Hezike­ta­ko zuzendaritza eta irakasleek. «Beste ikastetxeetara ere joan izan gara ikustera, eta beharrak badaude, baina Gi­puz­koako ikastetxe publiko ba­ka­rra gara Gizarte Berri­kun­tza­rako lan ildoa daukaguna, eta ikusten genuen hobetu ge­ne­zakeela. Oinarrizko Lanbide He­ziketa aukeratzen duten ikas­leak dira, arrazoi desberdinak medio, DBH bukatu ez du­te­nak. Hezkuntza sistemak ez du funtzionatu haiekin, eta beraiek ere porrot sentsazioarekin etortzen dira».

AURREMATRIKULA
l Ekainaren 3tik 14ra.
MATRIKULA
l Uztailaren 11tik 17ra.
OLH
l Elektrizitateko eta elektronikako oinarrizko profesionala.
l Elementu metalikoen 
fabrikaziorako oinarrizko 
profesionala.
ERDI MAILAKO ZIKLOAK
l Mantentze-lan elektromekanikoak.
l Mekanizazio teknikaria.
l Instalazio elektrikoetan eta automatikoetan teknikaria 
(arratsaldez).
GOI MAILAKO ZIKLOAK
l Animazio soziokultural eta 
turistikoa.
l Fabrikazio mekanikoko diseinua.
l Sistema elektroniko eta Automatizatuak.
HARREMANETARAKO
l Karmelo Labaka 7, Hernani
l 943 55 19 58
l www.hernanilanh.hezkuntza.net  

Lanbide Heziketako sailburuordetzari horren berri eman, eta horrela sortu da Oinarrizko Lanbide Heziketa hiru urtetan egiteko aukera. «Lehen PCPI zena OLH da orain, baina erdi eta goi mailako zikloetako arautegi bera du, eta irakasleen ezintasuna agerikoa da: 18 ikasle klasean, orientatzaile edo psikogedagogorik ez... Guk, Animazio soziokultural eta turistikoko zikloko irakasleekin gaia landu eta beharrak asetzeko ahalegina egin izan dugu, eta orain, beste laguntza profesional bat sartzeko aukera izango dugu».

Gehienez, 15 ikasle onartuko dira klase bakoitzean.

Ikasten jarraitzeko aukera ematea, helburu

Honekin guztiarekin, Oina­rriz­ko Lanbide Heziketako ikasleei au­kera eman nahi zaie hu­rren­go mailetako zikloekin ja­rrai­tzeko. «Erronka hori da: ikas­ten ja­rrai­tzea. Ikasleek be­har duten la­guntza ez da tek­ni­koa bakarrik, baizik eta gaitasun so­zia­lak edo bestelakoak lantzea. 10 ordu izan­go ditugu bakoitzari es­kain­tzeko behar duen la­gun­tza per­tso­na­lizatua. Ez da inon egin. Gaur egun bi urtetan askok errepikatu eta frustrazioa sentitzen dute. Hiru urtetan lasaiago eta errefortzuarekin ikasi ahal izango dute».

Gehienez, 15 ikasle onartuko dira klase bakoitzean. Au­rre­matrikula epea, ekainaren 3tik 14ra irekiko da. 


ETHAZI, erronka bidezko metodologia
Gutxinaka ziklo guztiera zabaldu nahi da ETHAZI metodologia berria. Ikastetxeko guneak egokitzen ari dira, ikasleak.
Erronken bidez lan egiten da ETHAZI metodologiaren bitartez. Her­na­niko?Lanbide Hezi­ke­ta ikastetxean erabiltzen du­te, dagoeneko, Goi-mailako Fabri­ka­zio mekanikoko diseinua zikloan, eta gutxinaka, «as­moa da zi­klo guztietara za­baltzea».
Espazioak egokitzen, ikasleak
Datorren ikasturterako, adibidez, Erdi-mailako Mekani­za­zio eta Mantentze-lan elektromekaniko zikloetan ezarri nahi da ETHAZI metodologia, eta ikastetxeko espazioak ari dira egokitzen, horretarako. 
«Espazio handiak behar di­ra horrela lan egiteko, hainbat ikasgai batera lantzeko pro­iektuak garatu be­har baitituzte ikasleek. Ho­rre­gatik, espazioak egokitzen ari ga­ra ziklo guztietako ikasleen lanari esker. OLHko ikasleek, adibidez, ma­haiak berrerabili dituzte, Goi-mailako Fabri­ka­zio mekanikoko diseinuko ikas­leek egindako oinarrien arabera. Ekonomia zirkularra aplikatzen dugu».
Erronkak, giltza
Metodologia honek «klase tradizionala apurtzen» du. Erron­kak jartzen zaizkie ikasleei, eta horri erantzuteko ikasgai guztiak batera landu behar izaten dituzte. «Gaitasun teknikoez gain, zeharkakoak lantzen di­tuzte horrela: taldean lan egitea, komunikazioa, konpeten­tzia digitalak...». 
Eraldaketa sozialerako hezkuntza eredu berritzaileak 
HLH, UNESCOren dokumentalean
identifikatzeko landa-azterketa egiten ari da UNESCO etxea, eta dokumentala grabatuko du, horiek martxan dauzkaten zentroekin. Hernaniko Lanbide Heziketa zentroa izan da, ikasketa zerbitzuen arloan, eredu izateko aukeratutako bi zentroetako bat.  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!