«Ez da erraza talde kolektibo batek 25 urte egitea», adierazi du Imanol Kamio, Doinu Zale musika eskolako zuzendariak. Hain zuzen, horrexegatik, kontzertu berezi bat antolatu du gaurko, Doinu Zale akordeoi orkestraren eta Ozenki abesbatzaren 25garren urteurrena ospatzeko.
Emanaldia Milagrosan egingo dute, 19:45etan hasita, eta konpositore ospetsuen errepertorioa interpretatzeaz gain, etxekoa ere izango dute kontuan. Horrez gain, musikari gonbidatuak izango dituzte lagun: Igor de Castro perkusioan, Iñaki Prieto Txeloan, Ivan Navarro saxoan eta Aitor Sesma tronpetan.