Bihotx txalaparta talde hernaniarreko kideek atzo iluntzeko emanaldian luzatu zieten deialdia herritar guztiei: «Zatoz festara! Ospatu gurekin! Gora denok bihotzak». Txalaparta eta beste hainbat tresna nahastuta, umore eta antzerki ukitu batzuk zituen emanaldi berria estreinatu zuten.
Horrekin, eta Joseba Zuaznabar iaz zendutako txalapartariaren omenezko bideo batekin, eman zioten hasiera, Hernaniko 33garren Txalaparta Festari, eta gaur izango du jarraipena. Eguerdiko 12:00etatik aurrera saio libreak egiteko aukera izango da Tilosetan; euria egiten badu, Atsegindegin. Gero, herri bazkaria egingo da, eta 17:00etan hasita, Euskal Herri osoko hainbat txokotatik etorritako txlaparta taldeak ariko dira. Gero, Txalapoteoa eta gaztetxeko Txalaparta Party Apartarekin, gauera arte luztuko da festa.
HERNANIKO 33.
TXALAPARTA FESTA
Joseba Zuaznabarren
omenez
12:00, Txalaparta saio libreak, Tilosetan. ?Hernani? Musika Eskola Publikoko alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale-bueltan.
14:30, Herri bazkaria. Txartela aurrez erreserbatzea komeni da: 16 euro.
17:00, Txalaparta Jaialdi Nagusia: Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak eta Joseba Zuaznabarren oroimenez bideo proiekzioa. Eta segidan, Gipuzkoatik, Errenteria Musikal; Bizkaitik, EKAI-TXA; Arabatik, KOLPEZ?KOLPE; Nafarroatik, Iruñako TAKETAN; Lapurditik, Txomin eta Ortzi; eta Hernaniko TTAKUN?TTAN?TTAKUN eskolako txalaparta taldea.
20:00, Txalapoteoa, Ander García Santestebanen eskutik.
23:00, Txalaparta Party Aparta, Hernaniko Gaztetxean. Poteo ondorengo pikoteoa eta festari amaiera emateko, M. FRAKTAL, DJ BARRU eta gonbidatu berezi gehiago.