Batzoki berrian, kanpainari agurra

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 24a, 02:00

Etorkizunean Batzokia Orkolaga kalean izango du EAJ-PNVk, eta asteazkenean bertara gonbidatu zituen kideak. «Aldaketa honek ilusio haundia egiten digu, egoi­tza funtzionalagoa izango delako, eta hernaniarrekin komunikazioa erraztuko digulako», adierazi zuen Andoni Amonarraiz, alkategaiak. Era berean, «EAJ-PNV, EH Bilduren aurrean alternatiba erreala» dela gogorarazi zuen, igandean bozkatzera joateko deialdia eginez. Hernaniren alde topa eginez bukatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!