Asteazkeneko ekitaldian bildu ziren Tilosetan EH Bilduko hautagaiak, Xabier Lertxundi alkategaia barne, Juan Karlos Izagirre diputatu nagusitarako hautagaia eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidearekin. «Proiektuaren zentro herritarrak» direla azpimarratu zuten, eta «programa kolektiboa» osatu dutela. «Herritarrekin eta herritarrentzat egingo dugu lan». Gaur hauteskunde kanpainari emango diote bukaera, 18:00etan Plazatik aterako den bizikleta martxaren ondoren, 20:30etan, Tilosetan egingo den festan; euria egiten badu,?Andre Kaleko Bilgunean.