Joaneko partiduak jokatuko dituzte pelotariek gaur, Herriartekoan. Hernanik Adunari egingo dio aurre etxean, 19:30etan, eta 2 eta 1eko abantaila dauka. Astigarragak Oiartzunen jokatuko du, 19:00etan, 2 eta 1eko abantailarekin, baita ere. Palista hernaniarrak, berriz, Andoainen ariko dira 21:15etan.