Zuaznabarrek ttakun, eta Bihotxek erantzun

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 24a, 02:00

Aurrerapen bideoa: Bihotx - Norabide Guztiak.

Biharkoa izango du egun haundia Hernaniko 33. Txala­parta Festak, baina gaur eman­go zaio hasiera, 19:30etan ha­si­ta Biterin doan egingo den ema­naldiarekin.

Pasa den urtean hil zen Joseba Zuaznabar txalapar­ta­ri­aren omenezko bideoa ja­rri­ko da aurrena, eta segidan, Bi­hotx taldeak Norabide Guztiak emanaldia estreinatuko du. La­ra Mitxelenak, Gema Ine­sek eta Ixiar Jauregik osatzen dute txalapartari taldea, eta as­tear­te­ko elkarrizketarako Kroni­ka­ri aitortu zioten bezala, «agian beste talde batek bost lagunekin lortuko duena, h­i­ru­ron artean egiten» dute, txa­laparta, akordeoia, gitarra eta beste perkusio tresna ba­tzu­ekin nahastuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!