Saio berezia izango da ostiralean Urumea Herri Gunean. Ohiko afari beganoa egingo dute bertan, eta musikaz girotzeko, bertan izango da Kantuban Gazte Abesbatza. Iluntzeko 20:30etan hasita izango dira bertan, haien etxean.
Izan ere, bertan egiten ditu asteroko entsaioak Kantuban gazte abesbatzak.
Udazken partean sortu zen koro hau, eta bi hilabetez entsaiatzen ibili ondoren, Errenteriako Gabon Kanten txapelketan hirugarren saria lortu zuen.
Orain, estreinaldi haundia egin nahi du herriaren aurrean, eta horretarako, «etxeko ateak irekitzea» erabaki dute.
Izena aurretik ematea, ezinbestekoa
Kantubanek girotuko duen afari beganoaz gozatu nahi duenak, aurretik izena eman beharko du, ostirala baino lehen ondorengo helbidean: urumeaherrigunea@riseup.net. Prezioa: 7 euro.