Mitinarekin hasiera gaur, kanpainaren azken txanpari

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 22a, 02:00

Hauteskunde kanpainan dau­de alderdi politikoak bete-betean, eta horren barruan, eki­­taldi politikoa egingo du EH Bilduk gaur. Tilosetan egingo du­te, arratsaldeko 19:30etan ha­­sita; eguraldi txarra egiten badu, aldiz, Biteriko areto na­gu­sian izango da. 

Xabier Lertxundi alkatega­ia­rekin batera, bertan izango dira Nerea Kortajarena EH Bil­duren legebiltzarkidea, eta Juan Karlos Izagirre, Donos­tia­ko alkate ohia eta Diputatu Nagusirako hautagaia.

Bihar, Martindegiko auzotarrekin elkartuko dira, Hernani eta Astigarragako hautagaiak.

Martindegin, bihar

Bihar egingo dute bat Herna­nik eta Astigarragak, Martin­de­­­gin. Bertako auzotarrekin bil­­duko dira, EH Bilduren bi al­kategaiak: Hernanikoa, Xa­bier Lertxundi, eta Astigarra­gakoa, Xabier Urdangarin. Arra­tsal­de­ko 18:30etan izango da hori, Martindegiko auzo elkartean.


Amaiera festak ere, bi herritan

Ostiralean emango diote bu­ka­era kanpainari, eta horreta­rako festa bana antolatu dute. Astigarragakoa, Joseba Baran­dia­ran plazan izango da, 19:00etatik aurrera. Eta Her­na­nikoa, aldiz, Tilosetan izango da, 20:30etatik aurrera. Egu­ral­­di txarra egiten badu, Atse­gindegin egingo dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!