Ekitaldi politikoa egingo du EH Bilduk bihar. Arratsaldeko 19:30etan hasita Tilosetan izango da, eta eguraldi txarra egiten badu, aldiz, Biteriko areto nagusian. Xabier Lertxundi alkategaiarekin batera, bertan izango dira Nerea Kortajarena, EH Bilduren legebiltzarkidea Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkate izandakoa eta EH Bilduren Diputatu Nagusirako hautagaia datorren igandeko Foru-hauteskundeetan.