zalantzak argitzen eta herritarren galderei erantzuna eman nahian jarraitzen dute Hernanin Aire Garbia plataformako kideak. Aire kalitateari buruz Udalak agindutako txostena azaltzeko hitzaldia antolatu zuen duela bi aste, eta ostegun honetan, jarraipena emango dio, mahai-inguruarekin.
Gure osasunean kutsadurak duen eragina izango da bertan jorratuko duten gaia. Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da, Biteri kultur etxean.
Oraingo honetan, jakin nahi dutena da «urte hauetan guztietan kutsatutako airea arnasteak, zer nolako ondorioak dituen, eta batez ere, nola eragiten dien haurrei eta sentikorrak diren pertsonei».
Hiru gonbidatu
Horretarako, Hernanin Aire Garbia plataformak hiru aditu gonbidatu ditu: Aitana Lertxundi Manterola, Jesus Mari Ibarluzea Maurolagoitia eta Marcos Tolosa Oyarbide.
Lertxundi Ingurumenean lizentziatua eta doktorea da, medikuntza fakultatean irakasle, eta epidemiologian eta Biodonostian haurren garapenaren ikertzaile.
Ibarluzea Biologian eta Psikologian lizentziatua da, osasun publikoan doktorea eta UPV/EHUren laguntzaile, eta Biodonostian ikertzaile.
Eta azkenik, Tolosa, aldiz, Osakidetzako Psikiatria Zerbitzuko buru ohia da, eta EHUko Pertsonalitatearen Oinarri Biologikoen irakasle ohia.
Solasaldia, Hernanin Aire Garbia taldeko Ainhoa Zaldua Lopezek gidatuko du, herritarrei ere, ahotsa emanez.