Algecirasko espetxetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Duela aste batzuk, EH Bil­duk agerraldi bat egin zuen Mar­tuteneko espetxearen au­rre­an. Agerraldi horretan gure herrikide Juan Mari Olanok egindako adierazpenekin bat egiten dut guztiz: «nekez uler daiteke presoen etxeratzea aldarrika­tzen duen inork bere botoa etxean uztea, kontutan harturik kartzelan daudenak horrelako balioa ematen diotela EH Bilduren aldeko botoari abagune historiko honetan».

Juan Marik adierazpenok egin aurretik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere mezu argia zabaldu zuen. Ko­lek­tiboaren iritziz, oso garran­tzitsua da hurrengo hauteskundeetan Ezker Indepen­dis­tako hautagaiei bozka ematea, indarrak batzeko eta borroka politikorako tresnak prestatzeko modua delako. 

Beraz, maiatzaren 26an, presoen alde dagoen inor ezin da etxean geratu. EH Bilduren boto bakoitzak pauso bat gerturatzen gaituelako presoak etxera, EH Bilduren boto bakoitza zaplasteko bat delako dispertsioa indarrean mantentzen duten agintarientzat, EH Bilduren boto bakoitza arnas berria delako gure senide maitagarrientzat,... asko izan behar gara! BOZKATU EH BILDU!

Hamaika arrazoi ditugu, eta helburu bakarra: Euskal Herriaren askatasuna! Eutsi goiari!

Gorka Loran Lafourcade

Euskal Preso Politikoa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!