Hamargarren legegintzaldiko ordezkariek, azken Plenoa gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Legegintzaldiko azkeneko Ple­noa izango dute gaur Her­naniko Udaleko ordezkariek. Ez-ohiko deialdia egin dute az­keneko gaiak aztertzeko. Arra­tsaldeko 19:00etan hasita izan­­go da, udaletxeko areto na­gu­sian.


Zazpi gai, mahai-gainean

Denera, zazpi gai izango dituzte mahai-gainean; ez da egongo, or­dea, erregu eta galderetarako tartea, ez-ohiko deialdia delako.

Aurreko aktak onartuko dituzte, aurrena: apirilaren 29 eta 30ekoak, hain zuzen. De­kretuen berri emango du alka­teak, ondoren; eta jarraian az­ter­tuko dira gai zehatzak: Arau Subsidiarioen Berrikus­pena, lan­postu batzuen sailka­tzea eta onartzea, Zerbitzu Soziale­tako lanpostuen zerrenda, Hile­rriko araudiaren aldaketa eta udal eraikinen garbiketa­rako kontratua luzatzea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!