Maiatzaren 12an jokatu zuten, Urumea ibaian, Txantxangorri elkarteko Amuarrain Arrantza Txapelketa. Hiru pieza lortu zituzten Luis Folguerasek eta Asier Garayarrek, eta pisaketaren ondoren, Garayar izan zen garaile: 693 gramo berak, eta 548 gramo Folguerasek. Garayarrek lortu zituen, baita ere, amuarrain haundienari saria (258 gramo), eta Txantxangorri elkarteko aurreneko sailkatuarena.