Gipuzkoako Ligaren finala zeukan jokoan, larunbatean Aieten, Hernaniko 14 urtez azpikoen taldeak. Ordizia zeukaten aurrean, eta 36-14 nagusitu ziren hernaniarrak, Gipuzkoako txapeldun izateko. Emakumezkoen talde nagusiak, berriz, Durangoko Errugbi Txapelketa jokatu zuen larunbatean, beste hiru talderekin. Eta Neskarians eta Biarritz taldeei irabazi, eta soilik Durangoren kontra galdu arren, hirugarren bukatu zuten.