Lujanbio eta Santamaria, 20 onenen artean Mendi Erronkan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Mendi lasterketa luzea zuten larunbatean, Leitzan; Euskal Herriko Mendi Erronka, Eus­kal Herriko ultra distantziako txapelketa ere bazena: 67 kilo­metro, eta 3600 metroko des­nibel positiboa. Eta ibil­bi­de gogorrari, hotzari eta eu­­­ri­ari aurre eginez, proba buka­tzea lortu zuten Uru­mea bailarako lau korrikalarik. 

Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen haien artean au­­­­rrenekoa helmugan, me­ri­tu haundiko 14ga­rren postua lortuta, 7:31:15 denborarekin. Eta 20garren iritsi zen hel­mu­­ga­ra Unai Santamaria her­na­niarra, 7:37:26 denboran.

Beste goizuetar batek ere osatu zuen lasterketa: Zigor Sa­garduik 287garren bukatu zu­en, 10:24:11 denborarekin. Eta Asier Izquierdo astigarta­rra ere izan zen helmugaratu zirenen artean, 401garren, 11:46:26 denboran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!