Ezeiza eta Fernandezekin batera, denak txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 20a, 02:00

Zaila izan arren, ezinezkorik ez dagoela sinestuta atera ziren atzo Ereñotzuko Mendi Lasterketako parte-hartzai­le­ak. Antolatzaile eta bolunta­ri­o­ek egin ahalak eta bi egin zi­tuzten, eta euriteak eragin­da­ko kalteei aurre eginda, ordu erdi atzeratuta izan bazen ere, egin egin zen, lasterketa.

Horrela, sari banaketan ere ez zen txapela janzteko bu­ru­rik falta. Mutiletan, Xuban Ezei­zak irabazi zuen (1:07:18) eta nes­ke­tan, Leire Fer­nan­de­zek (1:24:33). Bigarren  izan zi­ren Andoni Ola­­zagirre (1:09:53) eta Ainhoa Jauregi (1:26:44), eta hirugarren, nesketan,  Sa­ioa Arco­na­da (1:30:08). Mu­ti­le­tan bi lagun iri­tsi ziren batera, Unai Dorronsoro eta Xabier Mugika, 1:11:07 den­borarekin. Ereño­tzu­ar azkarre­nak, berriz, Mikel Artola eta Ana Megias izan ziren. Sail­ka­pen osoa eta in­for­ma­zio za­bal­a­goa, biharko Kronikan emango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!