Argia aldizkariak Argia 1919-2019: Zerukotik lurrekora zikloa antolatu du urteurrenaren harira, bihar hasita. Saio guztiak 19:00etan izango dira, Donostiako San Telmo museoan; tartean, Malores Etxeberria hernaniarrak, Joxemari Ostolaza Xalbardin eta Josu Landarekin batera egingo duen errezitaldia: Enpeinatzea ez bada libre. Hilaren 24an izango da hori. Aurretik, bihar, Koldo Izagirrek hitzaldia emango du, Mendearen umeek munduari desafio, eta etzi, Antton Olariaga eta Joseba Larratxek hitzaldi ilustratua; 100 urte, ehunka irudi. Bukatzeko, hilaren 28an Elixabete Garmendiak Euskarazko kazetaritzaren intrahistoria bat hitzaldia emango du.