Hileko azken asteartearekin egin beharrean, hil honetan, ez ohiko Plenoa deitu dute astebete lehenago. Bihar egingo da, 19:00etan udaletxean, 7 puntu lantzeko; besteak beste, Zerbitzu Sozialetako eta Idazkari eta Kontu-Hartzaile lanpostuen sailkapen eta zerrenda moldaketak, hilerriko araudia eta udal eraikinen garbiketa zerbitzua luzatzea.