Gipuzkoa Argitu programaren barruan, bigarren tailerra antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hernaniko Udalarekin elkarlanean, energia modu eraginkorrean erabili eta erosotasunik gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak emateko.
Tailerra doan emango da maiatzaren 28an, 18:00etan Goiz Eguzki jubilatuen etxean, baina izena eman behar da aurretik, eta maiatzaren 24a izango da azken eguna. Horretarako, oihane@izadi21.eus helbidera idatzi edo 686 427 565 telefonora deitu daiteke, 08:00etatik 16:00etara.
Argindarra, gasa, gasolioa eta bestelako energia iturrien inguruko informazioa eta aurrezteko gomendioak emango dira. Adibidez, azalduko da bonbila bat erostean zein faktore izan behar diren kontuan.