XXV. On Manuel Antonio Antia literatura lehiaketako bigarren saria irabazi du Iñigo Legorburuk, Trostan lanarekin. 70eko hamarkadan Extremaduratik Euskal Herrira etorritako ama-alaben istorioa du oinarri, aldi berean ?zaldia? kontzeptuarekin jolastuta: Troya egurrezko zaldia, ?burdinezko zaldia? deitutako trena, Dos Caballos kotxea edota heroina. Aurreneko saria, 1.800 eurokoa, Igor Mercado leioarrak jaso zuen, Matxurak lanarekin. Aritz Kabe urnietarrak disieinatutako egur xaflak ere jaso zituzten.