Ostegunean azokan izan ziren EH Bilduko hautagaiak, herritarrei informazioa helarazteko.?Era berean, Ereñotzu eta Osiñagako auzotarrekin bildu dira dagoeneko hainbat hautagai, auzoetarako proposamen konkretuen berri eman eta auzotarren iritziak entzuteko, eta bihar, 19:00etan,?Andre Kaleko Bilgunean jarri dute hurrengo hitzordua, herriko elkarte, kultur talde eta arlo ezberdinetako eragileekin biltzeko. Bestalde, asteazkenean, 19:30etan Tilosetan ekitaldi politikoa egingo da, Nerea Kortajarena legebiltzarkidearekin, Juan Karlos Izagirre diputatu nagusi izateko hautagaiarekin eta Xabier Lertxundi, Hernaniko zerrendaburuarekin. Azkenik, ostegunean, hilak 23, 18:30etan Martindegiko auzotarrekin bilduko dira Hernani eta Astigarragako EH Bilduko hautagaiak, elkartuta, eta ostiralean, kanpaina bukatzeko festa egingo da bizikleta martxaren ondoren, TIlosetan, 20:30etatik aurrera.