Osteguneko azokan izan zen Hernaniko alderdi sozialista, PSE-EEren udal hauteskundeetako programaren eta Foru Aldundirako hautagaien berri ematen. Herritarrekin iritzi eta asmoak partekatzeko aukera ere izan zuten, Ricardo Crespo alkategaiak, Rafaela Romero legebiltzarkideak, Arritxu Marañón eta Herma González batzarkide ohiek eta Guillermo Echenique, foru diputatu ohiak.