Bertsoak eta zubi berria, festetan izar

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 19a, 02:00

Bereziak izango dira aurten Osiñagako jaiak. Izan ere, ohiko egitarauari ekitaldi berezi bat gehitu diote: Elorrabiko zubi berriari omenaldia. Ekainaren 1ean egingo da, 11:00etan, jaiei hasiera emateko: arraunlariak, txupinazoa, bertsoak... izango dira.

Egun horretan bertan, ekainaren 1ean, auzotarren bazkaria ere egingo da ohi bezala, eta maiatzaren 26an, igandean, etxez etxe pasako dira auzo elkarteko kideak, jaietako programa banatu eta bazkari horretarako izen-emateak jasotzeko.


Jaietako bazkariaren aurretik, bertso afaria

Dena den, Osiñagako jaiak ekainaren 1 eta 2an ospatuko badira ere, datorren asteburuan, larunbatarekin, motorrak berotzeko bertso afaria egingo da, eta asteartean, hilak 21ean bukatuko da txartelak erosteko epea, 636 253 981 telefonoan; 15 euro balio ditu.

Bertsolariak, ohi bezala, Hernaniko Bertso Eskolako kideak izango dira: Eñaut Mar­tikorena, Iker Ormazabal Tturko eta Andoni Mugika Anatx

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!