Isunik ez, IATrako ordua hartuz gero

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 19a, 02:00

Egun Ibilgailuen Azterketa Tek­nikoa (IAT-ITV) Gipuzkoan egiteko dauden arazoak me­dio, udaltzaingoak jakinarazi du ez duela isunik jarriko, «zerbitzu horren gainkargaren ondorioak gidariek jasan ez ditzaten».

Dena den, IAT azterketa dagokion epean pasa ez duten ibilgailuei salaketa jartzen jarraituko du orain arte bezala. Baina, salaketa jarri ondoren, udaltzainek ez dute tramitatuko, ibilgailuen titularrek aurkezten badute azterketa pasatzeko hi­tzordua hartu izanaren ida­tzizko ziurtagiria, eta ziurtatzen badute hitzordu hori azterketa egiteko jarritako epea pasa aurretik eskatu dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!