Udazken partean sortu zen Hernaniko Kantuban Gazte Abesbatza, eta ostiralean egingo du herrian, estreineko emanaldia. Urumea Herri Gunean izango da, 20:30etan hasiko den afari beganoaren bueltan. Bertan afaltzeko, 7 euroan, izena eman behar da urumeaherrigunea@riseup.net helbidean, toki muga dela eta.